2016-12-24

Gabonetako izarra


Kaixo denoi

.....berandu gaur ere; bai egunak dira hau publikatu behar nuela baino astirik ez.

Semearen irakaslearentzat gabonetarako oparitxoa izan da hau.

Beste turroi bat joan zaio.

Barruko argazkirik ez dago; ez nuen astirik izan eta jada entregatua dago......eta agian honez gero turroia janda :)

Badakizue; neri Gabonak....... ;(  ..... ba hori, erdi bitarteko zerbait egiten saiatu naiz oraingoan.



Koloreztatzeko erabili ditudan COPIC errotulagailu zenbakiak ikusi nahi badituzue HEMEN sakatu

Hau dena gaurkoz.
Mila esker bisitagatik


2016-12-11

Gabonetako oreina


Kaixo ongi etorri eta mila esker zure bisitagatik

Sarrera hontan Crafts and Me online dendarako egin dudan azken proiektua.

Esan dizuet askotan naiz eta gabonak gustoko ez izan beti izaten ditudala Gabonetako hainbat proiektu oparitzeko. Ondo, hau horietako bat. Nik uste nere alaba txikienaren irakaslearentzat izango dela hau. Gogoko dut Gabonetan kandelak oparitzea eta proiektu honek eskaintzen dituen aukerak zoragarriak iruditzen zaizkit; Aldi berean gabonetako txartel eta kandelak oparitzeko aukera.

Aitortu beharra dut irudi hau ikusi eta maitemindu nintzela momentuan berarekin





Koloreztatzeko erabili ditudan koloreak ikusi nahi baduzu zoaz HONERA


Mila esker 

2016-12-08

Argia dakarren aingerua


Aupa kaixo denoi

Hemen Copicerako egin dudan azken proiektua

Gabonetarako opari bat; oraindik ez dakit norentzat izango den.

Kandelak oparitzea oso gustokoa dut gabonetan eta hemen aurkezteko modu polita; txartel baten bitartez.







Erabili ditudan COPIC koloreak ikusi nahi badituzue sakatu HEMEN

Dena gaurkoz.
Mila esker zure bisitagatik. Izan huntsa.

2016-12-04

Zein da zure aldea?


Aupa aurreko asteko Stampotique lehiaketa ikusi eta irrikitan parte hartu ahal izateko proiektu hau gauzatu dut.

Gaia:  Zintzoa edo bihurria  DSC262

....eta jakina da denok ditugula BI aldeak ..... baino batek agintzen dio besteari; Zein da zure alde nagusia????


Irakurketa puntu hau egiteko Stampotique etxeko 3 zigilu erabili ditut eta elkarrekin nahastu nik nahi nuen irudia sortzeko





Prozesuaren bideoa ikusi nahi baduzu nere Instagramean duzue

Picture step on my Instagram